Abituk osasunaren, kirol errendimenduaren eta lesioen prebentzioan espezializatutako zerbitzu sorta zabala eskaintzen du, bai kirolari profesionalentzat bai beren forma fisikoa hobetu nahi dutenentzat ere.

Esfortzu probak
Kirol taldeak
Entrenamendu planak
Nutrizioa eta suplementazioa
Odol analisiak
Medikuntza orokorra
Bestelako zerbitzuak
Biomekanika
Medikuntza orokorra

Arreta mediko integrala eskaintzen dugu. X izpiak eta odol-analisiak bezalako proba osagarriak interpretatzen ditugu, tratamendu pertsonalizatuak prestatzeko.

Medikuntza orokorreko kontsulta

Kezka, sintoma eta zeinu anitz aztertzen ditugu, Familia Medikuntzaren hurbiltasunetik abiatuta, diagnostiko eta tratamedu egokiak eskainiz.

Kirol lesioetako kontsulta

Talde medikoak kirol jarduerarekin harremandutako lesio mota desberdinak artatzen eta tratatzen ditu, jarraipen eta terapia pertsonalizatuak eskainiz.

Esfortzu probak

Kirolarien gaitasun kardiobaskularra eta fisikoa profesionaltasunez eta zorroztasunez aztertzen dugu. Era berean, federazio edo lehiaketa bakoitzaren araudia betez, ziurtagiri medikoa eskura ematen diogu paziente bakoitzari. Bi motatan bereizten dira esfortzu probak:

Osasunerako esfortzu proba

110 €

Zertan datza?

Esfortzu probak, ahalegin zehatz bat progresiboki handitzean datza, bihotzeko gaixotasunak baztertu eta gaitasun kardiobaskularra ebaluatzeko. Gure zentroan, esfortzuaren intentsitatea norbanako bakoitzari egokitzeaz gain, zinta mugikorrean (oinez edo korrika), bizikletan edo remoergometroan burutzeko aukera dago. Hurrengoa eskaintzen da:

  • Anamnesia: Historia klinikoa, aurrekari pertsonalak eta familiarrak jasotzen dituena
  • Azterketa fisikoa
  • Antropometria
  • Elektrokardiograma (EKG): atsedenean, esfortzuan eta errekuperazioan.
  • Osasun aholku orokorrak eta entrenamendurako erritmo orientagarriak.
  • Ziurtagiria (federazio, klub edo lehiaketetarako)

Laktatoekin egindako esfortzu proba

150 €

Zertan datza?

Osasuneko esfortzu proban bezala, ariketa fisikoa zinta mugikorrean, bizikletan edo remoergometroan egitean datza, abiadura, malda edo potentzia progresiboki handituz. Gaitasun aerobikoa, anaerobikoa eta Oxigenoaren Kontsumo Maximoa (VO2max) zehazten da kalkulu ez-zuzenen bidez. Bai hasiberrientzat, bai kirolari profesionalentzat da baliagarria. Osasuneko esfortzu probak eskaintzen duenaz gain, hurrengoa gehitzen da:

  • Medición de lactatos (extracción de muestras pequeñas de sangre durante el esfuerzo).
  • Norbanakoaren atalase anaerobikoaren kalkulua (entrenamendu pertsonalizatuak planifikatzeko funtsezkoa)
  • Entrenamenduetarako erritmo zehatzak
Entrenamendu planak

Kirolari bakoitzaren behar eta helburuetan oinarritutako entrenamendu plan pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, egoera fisikoa, esfortzu-probak eta beste adierazle mediko batzuk kontuan hartuta.

Zein proba prestatu nahi duzu?

  • Running
    • Behobia-San Sebastián
    • Zurich Maratón de San Sebastián
    • San Silvestre
    • Lilatón
  • Trail Running
    • T2T
    • Ehunmilak Ultra Trail
    • Domusa Teknik
  • Txirrindularitza
    • Quebrantahuesos
    • Donostia Baiona Donostia (DBD) Marcha Cicloturista
    • Haimar Zubeldia Martxa

Zure oinarri fisikoa edozein dela ere, laguntzeko prest gaude.

Nutrizioa eta suplementazioa

Nutrizioari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du Abituk, bai alderdi klinikoan bai kirol arloan ere. Bakoitzaren behar eta helburu zehatzei egokitutako arreta eskaintzen dugu:

Elikadura klinikoa

Osasun orokorra hobetu nahi duten pertsonei zuzendua, non elikaduraren bidez gaitz medikoak tratatzen ditugun: obesitatea, diabetesa, SIBO, Helicobacter Pylori... etab.

Kirolerako elikadura

Errendimendua hobetu nahi duten kirolariei zuzendutako elikadura plangintza eskaintzen dugu. Era berean, lehiaketarako osagarrien inguruko jarraibideak ere ematen ditugu, hauen erabilera segurua sustatuz.

Odol analisiak

Odola ateratzea. Norbanakoentzat eta enpresentzat. Asteazkenero 8:30etatik 9:30etara gure zentroan, Uriarte Laborategiarekin elkarlanean.

Odol-analisien emaitzak xehetasunez interpretatzen ditugu eta behar izanez gero, tratamendu eta jarraipen pertsonalizatua ezartzen ditugu.

Kirol taldeak

Eskaintza bereziak 20 lagunetik gorako taldeentzat. Galdetu lasai!

Zertan ari gara orain?

Gaur egun, kirol talde ezberdinen mediku arduradunak gara, eta denboraldi osoan zehar laguntza medikoa eskaintzen dugu. Besteak beste, gaitasun fisikoaren ziurtagiriak, lehiaketa ofizialetan laguntza medikoa eta abar eskaintzen ditugu. Honako klub hauekin batera ari gara elkarlanean: Orio Arraun Elkartea, TAKE Tolosa Arraun eta Saskibaloia, eta Iraurgi Saski Baloia Taldea.

Era berean, bestelako kirol ekitaldietan laguntza medikoa ere eskaintzen dugu.

Bestelako zerbitzuak

Espirometria

Arnas funtzioa neurtzeko proba da; arnasketarekin harremandutako arazoak diagnostikatzen laguntzen digun tresna, alegia. Esate baterako, esfortzuaren-asma bezalako gaitzak detektatzeko baliagarria zaigu.

24 ORDUKO HOLTER-ELEKTROKARDIOGRAMA

24 orduz bihotzaren erritmoa monitorizatzen da, ohiko kontsulta batean agertzen ez diren arritmiak edo bihotzeko arazoak detektatzeko.

Zerbitzu integralak

Oinarrizko kontroletatik zerbitzu integraletarainoko pack egokituak eskaintzen ditugu.

NUTRIZIO PACKa
Ariketa fisikoa zure neurrian egiteaz gain, zure elikadura ohiturak hobetu behar dituzula uste baduzu, hau da zure packa.
180€-tik
ERRENDIMENDU PACKa
Aurretiaz lehiaketa bat prestatu nahi baduzu, guk antolatuko dizugu hilabeteroko entrenamendu plan pertsonalizatua pack honetan.
Galdetu
PACK OSOA
Elikadura ohiturak hobetzea eta jarduera fisikoa zure helburuetara egokitzea funtsezkoa da osasunerako eta/edo zure errendimendua hobetzeko. Pack honetan denetarik eskaintzen dizugu.
Galdetu
Biomekanika

Zure errendimendua optimizatu eta lesioak prebenitzen ditugu azterketa biomekaniko pertsonalizatuen bidez. Bizikletako zein korrikako postura, teknika eta mugimendu-patroiak aztertzen ditugu, era horretan, ariketa fisikoan eraginkorragoa izan zaitezen egokitzapenak eta gomendioak eskaintzeko.

Informazio gehiago behar baduzu edo gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu, deitu lasai +34 943 57 06 71 telefono zenbakira edo idatzi iezaguzu hemen klik eginez.