Duela 35 urte Iñaki Arratibelek eraikitako kirol-medikuntzako zentrua, egun, ABITU Tolosa Kirol Medikuntza da, Ainhoa Beltzunegi eta Angelo Bizjak medikuek zuzendua. Hauek Arratibel doktorea beraren eta Espainiako Kirol Medikuntzako Elkargoaren eskutik trebatu dira azken urteetan.
Gure
lantaldea
Ainhoa Beltzunegi
- Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatua.
- Espainiako Kirol Medikuntzako Elkarteko kidea.
- Orio Arraun Elkarteko talde profesionaletako sendagilea 2023-2024 eta 2024-2025 denboraldietan.
- Kirolari profesional gisa esperientzia: 11 urtez Belar Hockeyko Ohorezko Mailan Real Sociedad taldearekin. Selekzio nazionalaren ordezkaria eta Realeko oinarrizko kategorietako entrenatzailea.
Angelo Bizjak
- Hematologia eta Hemoterapian espezialista. Transplante Hematopoietikoan masterra. Espainiako Hematologia eta Hemoterapia Elkarteko kidea. Donostiako Ospitalean lanean 2014az geroztik.
- Espainiako Kirol Medikuntzako Elkarteko kidea. Dopinaren aurkako Munduko Agentziaren kide (WADA-AMA) 2019az geroztik.
- Iraurgi Saski Baloia (Azpeitia-Azkoitia) talde profesionaletako sendagilea 2019-2025 bitarte.
- Urbieta Zentro Medikoaren parte (Donostia) 2021az geroztik.
Jone Zalacain
- Erizain laguntzaile eta administraria: zentruaren eguneroko kudeaketaren oinarria.
- Esperientzia zabala: 35 urte baino gehiagoko ibilbidea Abitu-Tolosa Kirol Medikuntzan, Iñaki Arratibelekin sortu zenetik.
- Kudeaketa integrala: hitzorduak antolatzeaz, telefono bidezko arretaz eta kontsulten kudeaketa administratiboaren arduraduna.
- Bezeroarenganako arreta: hurbila, atsegina eta profesionala.







