Zer da esfortzu-proba?
Esfortzu-proba, ergometria izenez ere ezaguna, azterketa mediko bat da, jarduera fisiko kontrolatu baten bidez zure bihotzak, birikek eta zirkulazio-sistemak nola erantzuten duten ebaluatzen duena. Gehienetan zinta mekaniko batean ibiltzea edo korrika egitea, edo bizikleta estatiko batean pedalei eragitea izaten da probaren oinarria.
Helburua zure bihotz-maiztasunaren, arteria-presioaren eta arnasketa-gaitasunaren portaera aztertzea da, zure egoera fisikoa zein den jakiteko eta atsedenaldian agertzen ez diren gaitzak antzemateko.

Zertan datza?
Probaren nondik norakoa:
- Hasierako monitorizazioa: Bihotzaren jarduera erregistratzeko elektrodoak jartzen dira bularraldean, eta odoleko presioa neurtzeko banda, berriz, besoan.
- Intentsitate progresiboa: Jarduera fisikoa intentsitate baxuarekin hasten da, eta pixkanaka handituz dijoa.
- Behaketa: Medikuak uneoro neurtzen ditu zure bizi-konstanteak, bai esfortzuan zehar bai berreskurapen fasean zehar ere.
Zein onura ditu?
1. Bihotz-gaixotasunen detekzio goiztiarra
Ondo sentitzen bazara ere, baliteke sintomarik gabeko arazo kardiobaskularrak izatea.
2. Zure egungo egoera fisikoaren ebaluazioa
Zure gaitasun aerobikoa ezagutzeak entrenamenduak modu seguru eta eraginkorrean egokitzeko aukera ematen du.
3. Ariketa errutinak pertsonalizatzeko aukera
Ariketa erregularra egiten baduzu, proba honek zure bihotz-maiztasun erritmo optimoak ezartzen lagunduko digu, kirol-errendimendua hobetuz.
4. Jarduera fisikora itzulera planifikatzeko
Denbora luzez ariketa egin gabe egon bazara, tresna baliotsua da berriro ere kirolean segurtasunez hasteko.
Noiz egin beharko zenuke esfortzu proba bat?
- Zure familian bihotzeko arazoen aurrekariak daudenean.
- Esfortzuan zehar bularreko mina, nekea, palpitazioak edo arnasa hartzeko zailtasuna nabaritzen baduzu.
- Ariketa fisikoa egiten hasi nahi baduzu edo entrenamenduak planifikatu nahi badituzu lehiaketa baterako
- Osasunaren egoera orokorra baloratu nahi baduzu, prebentzio neurri gisa.
Ondorioa
Estres proba ez da errendimendu handiko kirolarientzat edo bihotzeko arazoak dituzten pertsonentzat bakarrik. Osasun fisikoa kontrolatu nahi duen edonorentzat prebentzio eta hezkuntza tresna bat da. Zure adina edozein dela ere, segurtasunez eta eraginkortasunez ariketa egitea zure etorkizuneko ongizatean inbertsio bat da.